Duatloia bakarkako eta erresistentziako kirol mota bat da, bi kirol diziplina biltzen dituena, atletismoa eta txirrindularitza hain zuzen ere. Eta hurrengo ordenean jartzen dira praktikan: korrika, txirrindularitza eta korrika. Horrela, kategorien arabera distantzia eta zirkuitu desberdinak egongo dira.
Jarduera honen helburua, herriko gaztetxoei beste kirol bat gehiago ezagutzera ematea da. Gainera, kirol hau beraien gustukoa izanez gero, adinean aurrera egin ahala herrian duatloia zein triatloia praktikatzen jarraitzeko aukera eta taldea izango lukete, Aloña Mendi triatloi sailaren bitartez.
Aloña Mendi K.E.
Triatloia